Herriko Antzokiaren Programazioaren azala
Jada ohikoa den udako geldiunearen ondoren, zinema eta ikuskizun eszenikoak Herriko Antzokira itzuliko dira gutxi barru. Okasiorako Elgoibarko Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu.  

Zinema hitzorduei irailaren 20an emango zaie hasiera “Lucky” pelikularekin. Hilabetean zehar ere, honakoak emitituko dira besteak beste: “El viaje de sus vidas”, “Florida proyect” eta “El repostero de Berlín”.

Bestalde, ikuskizun eszenikoen denboraldia urrian hasiko da. Zentzu honetan, hilabetean zehar “13 y martes” eta “Mendi tontorrean” antzerkiak eta “Madama butterfly” aurrez grabatutako opera eskainiko dira.

Herriko Antzokiko programazioak azaroan izango du jarraipena ekintza gehiagorekin.