Mintxeta

Igande honetan emango zaio amaiera Mintxetako igerilekuen udako denboraldiari. Ekainaren 9tik irailaren 4rarte (gaur arte) 42.000 erabiltzaile pasa dira Mintxetako igerilekuetatik, pasa den urtean baino 9.000 erabiltzaile gehiago. Kopuru garrantzitsua da, eguraldiak gehiegi lagundu ez duela kontutan izanik. 

Nabarmentzekoa da, baita ere, amaitzear dagoen udako denboraldi honetan ez dela istripu garrantzitsurik izan. Bide batez, Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du igandea baino lehen erabiltzaileek bertako biltegian utzita dituzten hamaka edo itzalkinak jaso beharko dituztela. Egun horretarako jasotzen ez den materiala ezin izango da berreskuratu.