San Bartolome pilota txapelketaren aqurkezpena.

Gaur goizean Ane Beitia Elgoibarko alkateak, Elgoibarko Udaleko zinegotziek eta Aspe eta Asegarceko ordezkari eta pilotariek Ikastolako Frontoian ospatuko den San Bartolome Pilota Txapelketa jokatuko duten bikoteen izenak jakinarazi dituzte.

Abuztuaren 24an, jarduna 18:00etan hasiko da Retegi BI eta Tolosa eta Bakaikoa eta Arangurenen arteko partiduarekin. Jarraian San Bartolome Pilota Txapelketaren finalerdia jokatuko da, non Altuna III eta Aretxabaleta, Irribarria eta Imazen kontra lehiatuko diren.

Igandean, hilak 26 partidak 17:00etan hasiko dira. Bakaikoa eta Ladis Galarzak, P. Etxeberria eta Erostarberen kontra jokatuko dute. Ondoren, San Bartolome Pilota Txapelketaren finala ospatuko da. Kasu honetan, abuztuaren 24an garaile suertatzen den bikotea finalera zuzenean iritsiko den Olaizola II eta Rezustaz osatutako bikotearen aurka lehiatuko da. ETBk zuzenean eskainiko du finala.

Azkenik, abuztuaren 27rako, Txiki Eguna, Elgoibarko Udalak, 18:00etan hasiko den ohiko Pilota jaialdia antolatu du. Alde batetik, Arretxe II eta Urretabizkaia II-k, Elordi eta Lasa IV-ren kontra jokatuko dute eta beste alde batetik, Gorka eta Etchegoinek, Ugalde eta Martinezen kontra.

Kartela (PDF)