Udako kirol kanspusa

Gaur, 9:30etan uda guztietan Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak martxan jartzen duen Kirol Kanpusari eman zaio hasiera, non, aurten, 6 eta 13 urte bitarteko 251 haur eta gaztek hartuko duten parte.

Udako kirol kanpusa, uztailaren 20ra arte luzatuko da eta bertan parte hartzaileek kirol ugariz disfrutatzeko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara egingo diren saioetan. Bertan, 13 monitore izango dira.

Aipatzekoa da ere, kirol kanpusaz gain, Udako Kirol kanpaina ere jarriko dela martxan. Kasu honetan, 51 haurrek hartuko dute parte igeriketa  ikastaroan, 12 neskek Zumba-Krosfit ikastaroetan eta 8k Spinning Gaztean. Guztira, 322 partaide izango dira Udal Kirol Patronatuko udako eskaintzan.