Partehartzaioleak, antolatzaileak eta epaimahikideak Kalegoen plazan

  • Helburua udalerriko ostalaritzako sektorean euskararen erabilera bultzatzea,eta bidenabar, Elgoibarko gastronomia suspertzea da.
  • 2018ko lehiaketaren berrikuntzarik nagusiena epai-mahaia izango da.Hamargarren edizioa dela eta, epaimahaia munduko sukaldaritzako profesional eta adituek osatuko dute. Nabarmentzekoak dira, besteak beste:Mireia Alonso, Aitor Buendía, Josema Azpeitia, Iñigo Kortabitarte eta JosuMugerza.
  • Lehiaketara aurkeztu diren pintxo guztientzat salmenta prezio bera jarri da,hain zuzen ere, 1,40 eurokoa.
  • Pintxoak eta parte-hartzaileak  (PDF)
  • Epaimahikideen deskribapena  (PDF)

Hamargarren urtez jarraian, Elgoibarko Udalak Pintxo Lehiaketa antolatu du, udalerriko ostalaritzako sektorean euskararen erabilera bultzatzea, eta bidenabar, Elgoibarko gastronomia suspertzearen helburuarekin.

Aurtengo lehiaketa ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da, eta bertan, 26 establezimenduk partehartuko dute. Hala, establezimendu horiek hiru egunetan zehar (asteazkenetik ostiralera),19:00etatik 22:00etara bitartean, herritarren esku jarriko dituzte lehiaketako pintxoak. Jada ohikoaden bezala, lehiaketara aurkeztu diren pintxo guztientzat salmenta prezio bera jarri da, hain zuzenere, 1,40 eurokoa.10 urte pasa dira jada lehiaketa hau hasi zenetik eta Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan,"kalitate zein kantitateari dagokionez, urtez urte hazten ari den lehiaketa da hauxe. Elgoibarrek kalitatezko ostalaritza dauka, euren sorkuntzekin harritzeko helburuarekin egunero gogor jarduten duten profesionalez osaturikoa. Gure ustetan, lehiaketa hau aukera paregabea da jendeak proposamen horiek ezagutzeko eta dastatzeko”. Izan ere, euren sukaldaritza eskaintza erakusteazgain, “bezero berriak erakarri eta lortzeko parada ere bada”.

Iaz bezala, herritarrek pintxoak zeintzuk diren jakin ahal izateko argitaratu den esku-orrian hiztegitxiki bat txertatu da, herritarrek pintxo bakoitza osatzen duten osagaien berri izan dezaten.

2018ko lehiaketaren berrikuntzarik nagusiena epai-mahaia izango da. Hamargarren edizioa dela eta, epaimahaia munduko sukaldaritzako profesional eta adituek osatuko dute. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: Mireia Alonso, gastronomoa, sukaldaritza tradizionalean eta aprobetxamendu sukaldaritzanaditua; Aitor Buendía, kazetaria eta "Slow Food" nazioarteko mugimenduaren kidea eta 2017ko Kazetaritza lan onenari Euskadiko Gastronomia Saria; Josema Azpeitia, kazetari gastronomikoa, 2013ko Kazetaritza lan onenari Euskadiko Gastronomia Saria eta Basque CulinaryCenterreko irakaslea; Iñigo Kortabitarte, sukaldaria, KOBIKA jatetxeko sortzailea eta beste batzuenartean, Iron Chef by Makro de Miniature Pintxos Congress 2018ko irabazlea eta Josu Mugerza,sukaldaria eta Belaustegi Baserri Jatetxeko sortzailea.

Epaimahaiak pintxo onenaren lehenengo eta bigarren sariak esleitzeko ardura izango du. Erabakia arrazoitua eta apelaezina izango da, eta kide bakoitzak pintxoa bere osotasunean baloratuko du, honakoak kontuan hartuta: pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura; eta originaltasuna. Epaimahaia lehiaketaren lehenengo bi egunetan establezimendu guztietara joango da, pintxoen kalitatea ebaluatzeko asmotan. Lehiaketaren azken egunetan, bestalde, epaimahaia, berriro ere, lehiaketaren irabazle izan daitezkeela uste duen establezimenduetara joango da.

Txapelketaren irabazleak txapela, diploma eta 300 euroko erosketa-txartela eskuratuko ditu; eta bigarren sailkatuak, berriz, txapela, diploma eta 100 euroko erosketa txartela. Txartelak Txankakua merkatarien elkarteko saltokietan trukatu ahal izango dira. Era berean, “Herritarren saria” ere eskainiko da, txapela eta diplomaz osaturikoa eta herritarren bozketaren bidez aukeratuko dena. Azken sari hau aukeratzeko, antolatzaileek boto-txartelak emango dizkiete lehiaketan parte hartzen duten establezimendu guztiei, bezeroek, aldez aurretik dastatu duten pintxoa balora dezaten (1etik5era arteko nota). Ildo horretatik, aditzera eman behar da, Udalak, alde batetik, Belaustegi jatetxeak eskainiko duen bi lagunentzako dastatze menua eta beste alde batetik, 150 euroko saria Txankakuako bonoetan zozkatuko dituela botoa ematen duten pertsona guztien artean.