Bertsogintza

  • Programa ikasturte honen hasieran jarri zen martxan Elgoibarren ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko helburuarekin.
  • Bi saio eskainiko dira, 17:30ean eta 19.00etan eta sarrera doakoa izango da bikasuetan.

Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendutako "Ahozkotasuna eta bertsogintza" proiektuan jardun duten ikasleek, ostegun honetan, maiatzak 31, bertso-jaialdi bat egingo dute urtean zehar egin duten lanaren erakusgarri. Jaialdiak Elgoibarko Herriko Antzokian izango dira, 17:30ean eta 19.00etan eta sarrera doakoa izango da bi kasuetan.

"Ahozkotasuna eta bertsogintza" programa ikasturte honen hasieran jarri zen martxan Elgoibarren ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko helburuarekin. Guztira, 261 ikasle aritu dira ahozkotasuna eta bertsogintza lantzen ikasturte honetan: Herri Eskolako eta Ikastolako 4. eta 5.mailakoek jardun dute egitasmo horren baitan.

Aurtengoa proiektu honen 13. edizioa izan da, eta bertan parte hartu duten ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Saioen gidariak Iñaki Gurrutxaga eta Jokin Labayen bertsolariak izan dira. Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak gonbite berezia egin nahi die proiektu honetan parte hartu duten ikasleen gurasoei, euren seme-alabek ikasturtean landutakoaren emaitza ikustera joan daitezen.