Miguel Vargas-en gorpuzkiak ehorzteko ekitaldia
Miguel Vargas-en gorpuzkiak ehorzteko ekitaldia

Atzo Tolosako herritarra, eta Rabanera del Pinar (Burgos) udalerrian 1936an erail zuten Miguel Vargas-en gorpuzkiak ehorzteko ekitaldia egin zen. Iñigo Urkullu Lehendakariak gorpuzkiak bere familiartekoei entregatu zizkien eta hauek Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan gorde zituzten, bertan egon daitezen. Ekitaldian Ane Beitia Elgoibarko Alkatea eta Aintzane Ezenarro Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria ere egon ziren.

Miguel Vargasen gorpuzkiak 2009an aurkitu ziren, Aranzadi Elkarteak ateratako hobi batean, eta, gero, GOGORAk UPV/EHUrekin lankidetzan gerra zibilean desagertutako pertsonak identifikatzeko bultzatu zuen DNA Bankuan bildutako material genetikoarekin erkatu zen.

 
Miguel Vargas-en gorpuzkiak ehorzteko ekitaldia
Miguel Vargas-en gorpuzkiak ehorzteko ekitaldia