Iragartzeko kartela

  • "Bizikidetza Ereiten" titulupean, Elgoibarko Udalak eta Batetik Fundazioak hiru mahai-inguru antolatu dituzte apirilean Elgoibarren bakearen, bizikidetzaren eta adiskidetzearen aldeko beste pauso bat emateko helburuarekin.
  • Lehenengo hitzordua datorren asteartean izango da, apririlak 10, arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolan. Bertan María Gonzalez Gorosarrik eta Bertha Gaztelumendik gatazkak emakumeengan izandako ondorioez arituko dira eta emakumeek bakearen eraikuntzan izan dutren paperaren inguruan.
  • Apirilaren 17an eta 24an beste bi mahai-inguru izango dira, Paul Rios, Jon Mirena Landa, Laura Pego eta Gema Varonaren parte hartzearekin.

Elgoibarko Udalak beste urrats garrantzitsu bat eman du bake eta bizikidetza kultura berriak bultzatzeko udalerrian. "Bizikidetza Ereiten" titulupean, Elgoibarko Udalak eta Baketik Fundazioak hiru mahai-iguru antolatu dituzte datorren apirilaren 10, 17 eta 24an Elgoibarren, bakea, bizikidetza eta adiskidetzea sendotzen jarraitzeko helburuarekin.

"Hiru hitzorduek elkar errespetuan oinarritzen den kontziliazioa sozialaren inguruko gure ideia eta jarreren inguruan hausnartzeko balioko digute. Elgoibarko Udala kontziliazio prozesu integratzaile baten aldeko apustua ari da egiten, pertsona guztiek beraien ekarpenak egiteko aukera izan dezaten" adierazi du Ane Beitia Elgoibarko alkateak.

Testuinguru honetan, Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu apirilean zehar ospatuko diren hiru mahai-inguruetan parte hartzera:

Apirilak 10 asteartea (19:00etan, Musika Eskolan): Maria Gonzalez Gorosarrik eta Bertha Gaztelumendi gatazkak emakumeengan izandako ondorioez arituko dira era emakumeek bakearen eraikuntzan izan dutren paperaren inguruan.

Apirilak 17 asteartea (19:00etan, Musika Eskolan): Paul Rios eta Jon Mirena Landak bizikidetzaren aldeko lanari buruz arituko dira, gaur egungo erronkak: bermeak berriro gerta ez dadin, memoria, justizia, biktimak, presoak, herritarren parte hartzea, etab.

Apirilak 24 asteartea (19:00etan, Musika Eskolan):  Laura Prego eta Gema Varonak biktimen aitortza herri mailan nola landu daitekeen aztertuko dute. Nola egin aurrera memorian eta erreparazioan.

HIZLARIEN CURRICULUMAK

Maria González Gorosarri. (Durango, 1978). Zuenbidean eta Kazetarian Lizentziatua da, eta Komunikazioan Europako Doktore da (2011). "Albisteen kalitatea (Research on Basque Media's News Quality)" tesiaren egilea da. Eusko Jaurlaritzatzen doktoratu-aurreko bekari esker. Ikertzaile moduan trebatu da, Alemanian batez ere, Humbolt eta Freieko Unibertsitateetan. Gaur egun irakasle da UPV/EHUn. Kazetari moduan hainbat hedabidetan lan egin du (Durangaldeko Anboton-n, Argia-n, Euskadi Irratiko kolaboratzailea, Gara-ko zutabegilea). Komunikazio ardura eraman du Topagunean, Euskara Elkarteen Federazioan. Faxismoari aurre egin zioten Durangaldeko herritarren bizipenak jasotzeko eratutako Durango 1936ko kidea da. Horren harira, errepresio faxistaren hainbat lekukotza jaso du, Rosario Sanchez Mora Dinamitera milizianarena barne. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu, bere ikerketa lerroei jarraiki: albisteen kalitatea edo komunikazioaren testuinguruan.

Bertha Gaztelumendi, Komunikazio Zientzetan lizentziatua da eta Masterra dauka Bake eta Gatazken Konponbide Ikasketeta, Bradfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Gaur egun Giza Eskubidee eta Botere Publikoen Katedran ikerlari kontratatua da. Lau dokumental idatzi eta zuzendu ditu: "Mariposas en el hierro", 2012an, euskal gatazkari buruz; "Nigar franko egingo zuen aitak", 2014ean, eta "Las buenas compañias", 2015ean, Memoria Historikoari buruz, eta "Volar", 2017an, genero indarkeriari buruz. ARGITZU, Giza Eskubideen aldeko elkarteko kidea da. Halaber, Euskal gatazkan gertatutako giza eskubideen urraketen inguruan hainbat argitalpen ditu, besteak beste: "Emakumeen kontrako motibazio politikako biolentzia euskal kasuan".  ARGITUZ, 2016ko martxoa; "Memoria partekatu baterantz: Errenterian, 1965tik 2012ra izandako giza eskubideen urraketa eta indarkeriazko beste egiteari buruzko txostena". ARGITUZ, 2015eko otsaila; "Zaharrak berri, bizikidetzaren berreskurapena sustatzen duten proiektuak zabaltzeko esku-liburua", Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015.

Paul Rios. Zuzenbidean Lizentziatua da eta giza-eskubideetan, bakean eta demokrazian aditua. Bere ibilbide profesionala bakearen, elkarrizketaren eta berradiskidetzearen lanari lotua egon da. Lehenik Elkarri aritu zen, eta ondoren, 2006 eta 2015 artean Lokarriko zuzendaria izan zen, erakunde honek bere ibilbideari amaiera eman zion arte. Ordutik, kontsultore autonomo gisa lan egiten du, proiektu sozialetan parte hartuz. Era berean, kolaboratzailea da Columbiako Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babestutako ikerketa politiko eta sozialetarako Agirre Lehendakaria Centerren.

Jon Miren Landa. Zuzenbide Penaleko Katedraduna (Akreditatua) da, Euskal Herriko Unibertsitateak duen Zuzenbide Fakultatean: Bizkaiko atalean hain zuzen ere. Era berean UPV/EHU Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren Zuzendaria da (http://www.katedraddhh.eus). Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: arrazakeria, xenofobia, diskriminazioa, gorroto-delituak, baita terrorismo eta gizateriaren aurkako delituak ere. Landa irakaslea atzerriko hainbat unibertsitatean ikerlari edota irakasle bisitari egondakoa da: besteak beste Hamburg (2000 DAAD), Heidelberg (2004) eta, azken aldi honetan, Lauterpatch Center for International Law (Cambridge Unibertsitatea UK, 2010,2011, 2012, 2014). 2005ean Vom Humboldt ikerkuntza-beka eskuratu zuen eta 2005eko azarotik 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako Zuzendaria izan zen, Justizia Sailean. Egun, ikerkuntza taldeburua da, Espainiako Ministaritzak (I+D+I DER2015-64599-P) finantzaturik, zigorren sistema aztertzen du, bereziki gorroto eta terrorismo delituen alorrean.

Laura Pego Otero. Zuzenbidean Doktore eta Kriminologian Masterra, abokatu gisa lan egin du eta azken urteotan Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzaile da. Giza-Eskubideen, biktimen eskubideen eta atxilo edo preso dauden pertsonen inguruko hainbat ikerketetan parte hartu du, besteak beste, berriki aurkeztu den "1960-2014 bitartean Euskadin izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko Proiektua", Paco Etxeberria Irakasleak zuzenduta, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiaren enkarguz egindako lana.

Gema Varona Martínez. Zuzenbidean Doktorea, Lege Soziologian Nazioarteko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile doktore iraunkorra da eta Kriminologiako Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea, Euskal Biktimologia Sozietateko lehendakaria, 2014tik EHUko Zuzenbide Fakultateko Kriminologia graduko koordinatzailea da eta hainbat irakasgai eskaintzen ditu. Hogeita bost urte baino gehiago daramatza jakintza-alorrarteko kriminologia lanetan. Ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu izan du, bereziki aipagarriak izanik Justizia Leheneratzailean eta terrorismoaren biktimen inguruko lanak.