Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Raquel Aguirre, Herri Eskolako zuzendaria; Iñaki Odriozola, Arreiturre Institutuko zuzendaria; Alberto Iturricastillo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide, IMHko zuzendaria eta Mari Jose Basterretxea CEPA Eibar HHIko ordezkaria

Elgoibarko Udalak hitzarmen bateratuak sinatu zituen atzo, martxoaren 22a, osteguna, herriko eskolekin. Guztira, 95.682,52 euroko diru-laguntza emango die Udalak ikastetxeei, 2017-2018 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

Ekitaldian Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Raquel Aguirre, Herri Eskolako zuzendaria; Iñaki Odriozola, Arreiturre Institutuko zuzendaria; Alberto Iturricastillo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide, IMHko zuzendaria eta Mari Jose Basterretxea CEPA Eibar HHIko ordezkaria izan ziren. Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkatearen esanetan “ikastetxeekin lankidetzan oinarritutako proiektua da hauxe, eskola guztien hobekuntza jarraitua sustatzen, errazten eta indartzen duena, ikasleriari guztizko ikasketa eskainiz”.

Diru-laguntza hori Udaleko Gizarte Ongizate, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako, Hezkuntza eta Sustapen ekonomikorako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko.

Laguntzaren jasotzaileak Herri Eskola, Arreiturre Institutua, Ikastola, Meka Lanbide Eskola, IMH eta CEPA Eibar HHI izango dira. Horrela bada, Herri Eskolak eta Institutuak 25.670 euroko laguntza jasoko du, Ikastolak 28.922,52 eurokoa, Meka Lanbide Eskolak 6.700 eurokoa, IMHk 33.565 eurokoa eta CEPA Eibar HHIk 825 eurokoa.

Diru-laguntza horietaz gain, Gizarte Ongizate Sailak, Udaleko Berdintasun Sailak eta Sustapen Ekonomiko Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.