Ikasleak Bronymec-en bisitan
Ikasleak Bronymec-en bisitan

 

Martxoaren 19-23 bitartean Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko gazteek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte lanbide heziketako ikasleen bizipenak, baita Bronymec enpresa ere.

Elgoibarko Udalak industria eta lanbide heziketa ezagutarazteko eta sektore honek gure gizartean duten garrantziaz ohartarazteko, Elgoibarko lanbide heziketaren eta industriaren X . jardunaldiak antolatu ditu, urtero legez.

Guraso eta gazteentzat antolatutako informazio saioa eskaini ondoren, EKITEN izeneko tailerra egingo da.

Martxoaren 19-20-21-22-23an IMHko eta Meka Lanbide Eskolako ikasleak Elgoibar Ikastola eta Arreiturre Institutuko DBHko 3. eta 4. mailetako ikasgeletara joango dira, eta beraien ikuspegi eta esperientziak partekatuko dituzte, zuzen-zuzenean Elgoibarko lanbide heziketako ikastetxeetan nola ikasten den erakusteko.

DBH4ko ikasleek BRONYMEC enpresa ere bisitatuko dute, dinamika erakargarri baten bidez, enpresako langileak elkarrizketatu eta nola lan egiten duten ezagutzeko.