haprogramazioa

Elgoibarko Udalak Herriko Antzokian hurrengo hilabeteetan zehar eskainiko den kultura eskaintza aurkezten du. Programazioa gustu eta adin guztiei zuzendutako ekintza anitzez osaturik dago: helduentzako antzerkiak, umeentzako ikuskizunak, musika jardunak, galak, aurrez grabaturiko operak, eta abar.

Nobedadeen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste: urtarrilaren 26an eskainiko den “La Rosa del Azafrán” zarzuela, otsailaren 23ko “The primitals” (Bros & Yllana) a cappella komedia musikala, edota Joseba Apaolaza eta Sara Cozar aktore ezagunak protagonista dituen “Ergela” antzerkia (apirilak 13).

Kasu guzietan, sarrerak Kutxabanken edota leihatilan bertan (larunbatero 19:15 - 21:45) erosi ahal izango dira. Aipatzekoa da ere, saldu gabe  geratzen diren sarrerak, egun berean leihatilan egongo direla salgai.

Bonoak

Elgoibarko Udalak erabiltzaileei bonu anitzak eskaintzen dizkie:

  • Zine-Bonua: lau saiotara doazen erabiltzaileek bosgarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.
  • Ikuskizun eszenikoen bonua: bi saiotara doazen erabiltzaileek hirugarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.
  • Ikuskizun eszenikoetara joaten diren adingabeen laguntzaileentzako bonua: adingaberen bati laguntzera, haurrentzako ikuskizun eszenikoetara, lau aldiz doazen erabiltzaileek, doan sartuko dira laguntzaile gisa doazen bosgarren aldian. 13 urtetik gorakoentzat da.

Bonu hauetaz gain, bi bonu berezi daude Gazte Txartela duten gazteentzat.