Sarituak

  • Egutegia (PDF), egutegi txikia (PDF) 
  • Aurtengoa argazki lehiaketaren hamargarren edizioa izan da. Guztira 18 herritarrek parte hartu dute, eta 69 argazki aurkeztu dituzte.
  • Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu.
  • Marrazki lehiaketan, berriz, LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute.

Kalean da dagoeneko herritarrek hain estimuan duten 2018ko Egutegia, Elgoibarko Udalak argitaratzen duena. Asteazken honetan izan da aurkezpena Kultur Etxean eta bertan bildu dira Udaleko ordezkariak, Ongarri elkarteko ordezkariak, Argazki eta Marrazki lehiaketetan saritutakoak eta euren senideak baita ere.

Aurtengo lehiaketaren gaia “Elgoibarko Merkataritza eta Ostalaritza” izan da. Egutegi handian hainbat herritarrek egindako argazkiez gain, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, bosgarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Egutegi txikian, berriz, intereseko telefono zenbakiak ageri dira, Udaleko sail ezberdinetakoak, Euskaltegiak, Liburutegia, Jubilatuen Biltokia...

Argazki lehiaketa

Aurtengo argazki lehiaketan (hamargarrena izan da) 18 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 69 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko, Ongarri elkarteko eta Txankakuako ordezkariek osatu duten Epaimahaiak 13 argazki aukeratu ditu, eta saridunak ondorengoak izan dira:  Julen Ansola Irureta, Gurutze Ariznabarreta Atxa (3 argazki saritu), Eulogio Mancebo Iranzo (2 argazki saritu), María Expósito Murillo (3 argazki saritu), Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu), Imanol Cerdeira Lasheras, Aitor Zabala Iriondo.

Saridunek 70 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira: Ane Calleja Cámara, Ivania Alvarado Chichande, Aiyana Ibañez Fernandez, Mara Castañares Chinchilla, Geraldine Franco Chavez, Omaima Laroub, Maite Uranga Badiola, Nahia Meabebasterretxea Oñederra, Elena Amaro Martín, Ane Iriondo Osoro, Maria Ferrandez Serantes, Jon Martín San Martín.

Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dute.

Edonola ere, Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean izango dituzte eskura ostegun honetatik aurrera.