• Debabarrena eskualdeko enplegu-planaren barruan, Udalak elektrikari lanpostu bat eta jarduera anitzetarako beste hiru eskaintzen ditu.
  • Kontratuek 5 hilabeteko iraunaldia izango dute, lanaldi osoan, 6:45-14:00 ordutegiarekin.
  • Hautapen-prozesuan parte hartu nahi duenak argitaratutako oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du Lanbiden 2017ko urriaren 16a baino lehen.

Elgoibarko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2017ko Enplegu Planaren bidez, udalerriko enplegua sustatu eta herritarren bizi-kalitatea eta giza-kohesioa hobetu nahi du. Horretarako, Debabarrena eskualdeko enplegu-planaren barruan, 4 lanpostu eskainiko ditu: elektrikari bat eta hiru jarduera anitzeko langile. Kasu bietan kontratuek 5 hilabeteko iraunaldia izango dute, lanaldi osoan, 6:45-14:00 ordutegiarekin.

Elektrikariak herriko argiteria eta lokal publikoen sistema berrikuste eta mantentze lanak egingo ditu eta Behe-tentsioko instalatzaile argiketaria karneta eduki beharko du. Bestalde, jarduera anitzeko langileak, hiri altzarien metalezko eta zurezko elementuetan, oinezkoentzako bide, espaloi eta erabilera publikoko parkeetan mantentze eta konpontze lanak gauzatuko ditu eta ekitaldi eta muntaketak lanetan laguntza prestatuko du.

Bi kasuetan, B gidabaimena, udalerri eta gaztelania-ezagutza edukitzea, langabea izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea beharrezkoa izango da. Halaber, honakoak ere baloratuko dira: euskara ezagutza, igeltserotza, elektrizitate, margotze edota zurgintzan frogatutako lan esperientzia izatea, DBE onuradun titularra izatea edota 55 urte baino gehiago edukitzea.

Enplegu Plan honen bidez, Elgoibarko Udalak, berriro ere, lanpostuen sustapenarekin eta herritarren bizi kalitatearen hobekuntzarekin duen konpromisoa erakusten du. Modu honetan, pertsonen talde bati ezagutza eta lan esperientzia eman nahi zaizkio profesionalki trebatu eta enpleguaren bilaketa eraginkor bat egin ahal izateko tresnak errazteko helburuarekin, era berean erabilgarritasun soziala duten kalitatezko lanak egiten direlarik.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko era eta epea

Hautapen-prozesuan parte hartu nahi duenak argitaratutako oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du Lanbidek dituen bulegoetan 2017ko urriaren 16a baino lehen. Lanbideren web orrialdetik ere egin daiteke eskabidea: