egu2018

  • Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketako gaia Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza izan beharko da.
  • Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak 2017ko urriaren 11 baino lehen entregatu beharko dituzte Kultur Etxean edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.
  • Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.
  • Oinarriak

Aurten ere, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, 2018ko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du datorren urteko egutegia osatuko duten Elgoibarko argazkiak hautatzeko helburuarekin.

Lanon gaia Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza izan beharko da eta ez dira onartuko kokapenari buruzko informaziorik ematen ez duten argazkiak. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu, hala ere, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanek originalak beharko dute izan. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek eta 16 urte baino gehiagokoak izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, koloretakoak nahiz zuri-beltzekoak, eta gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mb-eko pisua izango dute. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak 2017ko urriaren 11 baino lehen entregatu beharko dituzte Kultur Etxean (Euskara Saila, Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar) edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.

 

Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:

  1. Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2018” Argazki Lehiaketa. Barruan
    egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar.
  2. Emailez, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu
    bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko. 

Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko bi ordezkarik, Ongarri argazkilari elkarteko ordezkari batek eta Merkataritza-Ostalaritzako ordezkari batek osaturikoa, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.

Sariak egutegia aurkezten den egun berean banatuko dira. Ezinbestekoa izango da saritua edo ordezkoren bat bertaratzea sari banaketa egunean. Irabazleen berri Elgoibarko Udalaren web orrian eta komunikabideetan emango da.