euskaraldia

Euskaraldia ariketa sozialaren enbaxadore izango diren hamaika lagunak aurkeztu zituen atzo Elgoibarko Euskaraldia Taldeak Kalebarren plazan egin zen ekitaldi publikoan. Sei emakumek eta bost gizonek osatzen dute hamaikakoa eta bakoitzak rol bat beteko du azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan.

Honako lagun hauek osatzen dute hamaikako hori:

  1. Irene Makazaga (18 urte, ikaslea)
  2. Asier Rodriguez (21 urte, ikaslea)
  3. Maialen Salaberria (27 urte, irakaslea)
  4. Mayi Mujika (30 urte, hezitzailea)
  5. Ander Mujika (33 urte, musikaria)
  6. Mateo Cantu (50 urte, ingeniaria)
  7. Nagore Irureta (44 urte, proiektu kudeatzailea)
  8. Manu Rey (52 urte, ostalaria)
  9. Joxean Gomez(52 urte, Elgoibarko Udaleko teknikaria)
  10. Rosa Salegi (58 urte, gaztagilea)
  11. Maite Unzueta (66 urte, jubilatua)

Ekitaldian, Euskaraldian zergatik parte hartuko duten azaldu zuten hamaika lagun horiek banan-banan, eta rol bat edo beste aukeratu izanaren arrazoiak ere zerrendatu zituzten.  Ondoren, talde-argazkia atera zuten Euskaraldia babestu eta sustatuko duten 35 talde eta erakundeetako ordezkariekin batera.

IZEN-EMATEA

San Frantzisko kaleko 11. zenbakian zabaldu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak lokala, lehen Muebles Anton zegoen lokal berean. Dagoeneko, bertan izena ere eman ahal izango da bertan. Honako ordutegi hau izango du lokalak: iraila eta urrian, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta azaroan, larunbatetan ere, 11:00etatik 13:00etara. Hala ere, beste bide batzuk ere badaude izena emateko, emailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., telefonoz 943741626 edo whatsapp bidez 643499169.