ludopro 2

5-12 urteko haurrentzako zerbitzua
HELBIDEA: Gabriel Kurutzelaegi, 6
Telefonoa:943-748883
Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

gazt2017 04gazt2017 05gazt2017 00gazt2017 01gazt2017 02gazt2017 03

HELBURUAK:

Haurrekin beraiekin lotutako helburuak:

  1. Beren haur izaera ingurune desformalizatu eta ludiko batean modu onuragarrian gauzatzeko aukera ematea.
  2. Betebeharrik gabeko beren denbora, aisia, era aktiboan, parte-hartzailean, sortzailean eta osasuntsuan gozatzea, ongizatea eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzeko.
  3. Bizitzarako oinarrizkoak diren jarrerak eta trebetasunak eskuratzea eta garatzea (hala nola, kognitiboak, sozialak, psikomotrizitatekoak, afektiboak e.a.).
  4. Beren artean haur-izaeren aniztasuna ezagutu eta haur izateko modu desberdinak onar ditzaten erraztea. Izaera desberdin horiek elkarrekin bizitzeko dinamikak sortzea.
  5. Talde bizitza eta taldeen arteko harremanak sustatzea, suspertzea.
  6. Trantsizioak erraztea ( haurtzarotik nerabezarora ) erritmo eta egoera desberdinak kontutan hartuta.
  7. Beren inguruko errealitate hurbila ezagutzera, ulertzera, nola aldatu pentsatzera bultzatzea.
  8. Guztion gaietan parte hartzen duten subjektu aktibo sentiaraztea.
  9. Jakin-nahia bultzatzea eta oinarrizko informaziora iristen laguntzea, gizartearen partaide aktiboak izan daitezen.
  10. Harreman eragingarri bat sortzeko prest dauden heldu onuragarriak haurren eskura jartzea, haurren heltze prozesua erraztu eta laguntzeko.
  11. Hainbat gaitasunen garapena sustatzea: hala nola, erabakiak hartzea, iritzia ematea eta parekoen taldearekin eztabaidan jardutea, duten gaitasunaren arabera, eta haien interesekoak diren gaietan.

Helduen Gizartearekin lotutako helburuak:

  1. Helduen gizarteari haurtzaroa zer den eta haurrek beraien eskubideetan oinarrituta etapa horretan dituzten beharrak zein diren azaltzea, aukerak sortuz.
  2. Hezkuntza-denbora delako ideia familien artean hedatzea. Gurasoekin, beste profesional batzuekin haurrak aktiboki hezteko modu egokiak lantzea.

Beste profesional batzuekin lotutako helburuak:

  1. Haurrez arduratzen diren beste baliabide eta sistema batzuetako profesionalekin haiei arreta emateko modu egokiak eta eraginkorrak sortu eta partekatzea.
  2. Haurrei arreta emateko sareko lan–sistema komunitario batean parte hartzea.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era.

BAZKIDETZA: 

  • Ikasturte osoa ( Irailetik uztailera ): 45 €
  • Gabonetako oporraldiaren ondoren: 30 €

  • Aste Santuko oporraldiaren ondoren: 15 €
  • Familia ugariek: % 30 eko deskontua
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren anai-arrebek: % 30 eko deskontua. 
  • Gizarte izaerako laguntzen onuradun diren familiek: % 70 eko deskontua.