Ke detektorearen kanpaina aurkezpena udaletxean eta eskuman ke detektore bat

  • Doako programa honi esker, guztira 214 ke detektagailu instalatu dira 196 etxebizitzatan. %74,5eko kobertura lortu da, bakarrik bizi diren 80 urteko edota 80 urteko beste pertsona batekin bizi diren adinekoen kolektiboari dagokionez.
  • Honez gain, joan den ekainaren 1ean abian jarri ziren detektagailuen instalazio lanetan, etxebizitza bakoitzaren segurtasun baldintzak aztertu dira hauen zein gertuko auzolagunen babesa bermatzeko.
  • Detektagailua, etxebizitzetako sabaian instalatzen den gailu txiki bat da, etxebizitzan sute edota ke pilaketa kasuan, alarma gisa jokatzen duena, bolumen oso altuko soinu bat emitituz etxebizitzan bertan bizi diren pertsonak, zein ondoko auzokideak ere jakinaren gainean jartzen dituena.

Ekainaren hasieran, Elgoibarko Udalak, 80 urtetik gorako adinekoen etxebizitzetan kea detektatzeko zerbitzu bat jarri zuen martxan. Neurri honen bidez, Udalak, etxean gertatzen diren istripuei dagokionez, kolektibo kaltebera kontsideratzen den talde garrantzitsu hau babestea eta euren ongizatea eta segurtasuna hobetzea bilatzen du.

Hala, azkenengo aste hauetan, udal elgoibartarrak udalerriko 263 etxebizitzetako su- arriskuak aztertu ditu eta 214 ke detektagailu instalatu ditu 80 urte baino gehiagoko pertsonen 196 etxebizitzatan. Zehazki, instalatutako gailu kopuruak pisuena gainditzen du, batzuetan bat baino gehiago jarri behar izan baitira etxebizitzako neurria dela eta.

Hona hemen ekainean zehar egindako bisiten ondoren bildutako zenbait datu:

  • Hartzaileak: 263 (%100)
  • Onuradunak: 196 (%74,5)
  • Etxebizitza / Bizileku aldaketak: 34 (%13)
  • Ez interesatuak: 25 (%9,5)
  • Hildakoak: 7 (%2,6)
  • Lokalizatu gabeak: 1 (%0,4)

Guztira, zerbitzua 263 etxebizitzetara zuzendu da, hauen babesa zein auzolagunen babesa bermatzeko helburuarekin.

Doako programa honi esker, esan bezala, guztira 214 ke detektagailu instalatu dira 196 etxebizitzatan. %74,5eko kobertura lortu da, bakarrik bizi diren 80 urteko edota 80 urteko beste pertsona batekin bizi diren adinekoen kolektiboari dagokionez.

 

Ane Beitia, Elgoibarko Alkateak azpimarratu duenez, Udalaren helburu nagusietako bat bizilagun guztien ongizatea bermatzea da. Hala, Beitiaren arabera, kolektiboen beharrak desberdinak izan arren, guztiak dira garrantzitsuak gobernu-taldearentzat eta elgoibartar guztien bizi-kalitatea hobetzeko lanean dihardutela nabarmendu du. “Gure adinekoen segurtasuna, beraien ongizatea, lehentasun bat da guretzat. Adi egongo gara kolektibo honen beharrizanak gehiago ezagutu eta soluzioak proposatzeko”.

Detektagailuak instalatzeko eta mantentzeko ardura duen Atiempo enpresako arduraduna den Jon Ensunzaren esanetan, “laburbilduz, bizitzak salbatzeko egiten den inbertsio txiki bezain garrantzitsua da. Suteak eta ke toxikoak prebenituz, adineko pertsona hauen eta beraien familien zein inguruko bizilagunen segurtasuna eta lasaitasuna bermatu nahi dugu”.

Izan ere, segurtasuna indartzeko eta kolektibo honek bere ingurunean ahalik eta denbora gehien modu seguruago baten bizitzen jarraitu ahal izateko asmoz, zerbitzu hau doan izango da, Udalak sortuko diren kostuak bere gain hartuko baititu, zerbitzua zuzentzen den pertsona onuradunentzako inongo kostu gehigarririk ekarri gabe.

Agintari elgoibartarraren esanetan, “hurrengo urteetan ere Udalak kanpainarekin jarraitzeko asmoa dauka, gure nagusiei segurtasun gehiago bermatzeko xedearekin”.

Dispositiboari dagokionez, sabaian, obrarik gabe, instalatzen den gailu txiki bat da, etxebizitzan sute edota ke pilaketa kasuan, alarma gisa jokatzen duena. Alarmak, bolumen oso altuko soinu bat emititzen du, beraz, etxebizitzan bertan bizi diren pertsonak, zein ondoko auzokideak ere jakinaren gainean jarriko ditu.

Metodologia eta instalazioaren faseak

Aukeratutako etxebizitzek, Udaleko gutun bat jaso dute, non gailuaren doako instalakuntza eskaini zaien. Hortik aurrera, behar bezala identifikatutako teknikari bat, etxebizitzetan bertaratu da eta emergentzia kasuan ebakuazioa errazteko etxeko krokis bat egin du. Halaber, etxeen ezaugarriak kontuan izanda, gailuaren kokapena ere erabaki du. Teknikoa, erabiltzailearen ohituren datuak bildu dituen zerbitzu sozialetako langile batez lagundurik bertaratu da. Era honetan, zerbitzu sozialek bakarrik bizi diren adinekoen irudi bat izango dute eta antzemandako gabeziei aurre egiteko ekintzak ezarri ahal izango dituzte.