Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du larunbatean, uztailak 15, Mintxetan jokatuko den Haundi - Real Sociedad partidua dela eta, Mintxetako Igerilekuaren sarrera-irteerak aldaketak izango dituela 15:00etatik 20:00etara. Mintxetako aparkaleku bukaeran dagoen bidetik jarraituz, futbol zelaiaren albotik, Igerilekuetako atzekaldean dagoen atean kokatuko da sarrera-irteera. Beraz, 15:00etatik 20:00etara, igerilekuko sarrera-irteera atzekaldeko atetik izango da. 20:00etatik aurrera, irteera ohiko lekutik egin ahal izango da.