Uztailaren 29ko Hilabete Amaierako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokak baserritarren eta Artalde Artisau Taldearen postuak izango ditu

  • Normalean, uztailean, abereen erakusketa baino ez zen egiten, baina, oraingoan, baserritarrek zein Artalde Artisau Taldeak bertako produktu ugari eskainiko dituzte azokan.

Hurrengo Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokak, uztailaren 29an egingo denak, baserritarren eta Artalde Artisau Taldearen postuak izango ditu. Normalean, uztailean, ganadu erakusketa baino ez zen egiten, baina, oraingoan, baserritarrek eta Artalde Artisau Taldeak hartuko dute parte azokan, eta bertako produktu ugari eskainiko dituzte.

Azoka Kalebarren plazan egongo da, 9:00etatik 14:00etara. Goizean zehar, bertaratzen direnek baserriko produktuen salmentaz eta Artalde Artisau Taldearen produktuak eskuratzeko aukera izango dute, bertako ekoizleengandik zuzenean produktu freskoak eta kalitate handikoak erosteko aukera paregabea. Eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo da.