Urteko Gaztaren XV. Elgoibarko Txapelketan erabakiko da zein den 2023ko gaztarik onena

 

Abenduaren 30eko Gabon Zaharreko Feriaren baitan ospatuko da “Urteko Gaztaren XV. Txapelketa. Elgoibarko Gabon Zaharretako Saria 2023”, udaletxeko areto nagusian, eguerdiko 12:00etan, Kalamua Elkarteak antolatuta.

Gazta Elgoibarko Udaletxean aurkeztu beharko da, abenduaren 30ean, goizeko 11:30ak baino lehen. Ordu hori igaroz gero, ez da lehiaketan parte hartzeko aukerarik izango. Ez da onartuko gazta zatirik, ezta kilo bat baino gutxiagoko gaztarik ere.

1.500 euro daude jokoan, txapela eta garaikurrarekin batera. Parte-hartzaileek urte barruan egindako gazta bat aurkeztu beharko dute lehiaketarako. Gazta bakoitza 40 euro ordainduko da.

  1. urtean antolatutako eta “Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak” araututako ardi-gazta lehiaketa hauetakoren batean irabazi dutenek parte hartu ahal izango dute:

 

  • Deba, 2023-01-04 – Jesus Mari Ansola-Mausitxa (Elgoibar)
  • Bilbo, 2023-06-11 – Agerre Buru (Aia)
  • Azpeitia, 2023-07-25 – Beñat Egaña (Mutriku)
  • Araia, 2023-08-15, Gernika, 2023-10-30 – Aizpea (Olabarria)
  • Plentzia, 2022-08-21 – La Leze (Ilarduia)
  • Elgoibar, 2023-08-26, Uharte-Arakil, 2023-08-27, Bergara, 2023-09-09 – SC Kortaria (Lekaroz)
  • Legazpi, 2023-09-03 – Baztarrika (Gabiria)
  • Ordizia, 2023-09-06, EHT, 2023-10-08 – Eneko Goiburu (Segura)
  • Amurrio, 2023-09-17 – Azkarra (Galarreta)
  • Agurain, 2023-10-03 – Patxi Lopez de Uralde (Larrea)

Lehiaketak irauten duen bitartean, areto nagusian, Uxue Alberdi, Mikel Mendizabal eta Meabebasterrexea bertsolarien jardunaldia izango da.