Urriaren 2tik aurrera King-Kongeko autobus geltokia aldi baterako kenduko da zubia eraberritzeko lanak direla eta

  • Autobus guztiek Maalako zubian izango dute geltokia epe horretan

Urriaren 2an, King Kong zubia eraberritzen den bitartean herritarren segurtasuna bermatzeko, bertako autobus geltokia aldi baterako kenduko da. Donostia eta Azkoitira doazen autobusek Maalako zubian izango dute geltokia epe horretan.

King Kong zubia eraberritzeko lanak aurreratuta daudenean eta autobus-geltokiaren segurtasuna bermatuta dagoenean, Udalak berrezarri egingo du. Udalak data zehatza jakinaraziko du.

Aldaketa hori beharrezkoa da King Kong zubia eraberritzeko obretan herritarren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko. Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie elgoibartarrei garai honetan erakutsiko duten ulermen eta lankidetzagatik.