Udalak segurtasuna eta eraginkortasuna hobetuko ditu anbulatoriotik gertu dagoen igogailu publikoan

  • Igogailua ez da erabilgarri egongo uztailaren 17tik 28ra arte.

Udalak anbulatoriotik gertu dagoen igogailua eguneratuko du datozen egunetan. Horregatik, igogailua ez da erabilgarri egongo uztailaren 17tik uztailaren 28ra arte.

Eguneratze-lan horiek zerbitzuaren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin egingo dira. Hobekuntza horiekin lortuko diren onuretako batzuk honako hauek dira:

  • Modernizazioak Unidrive M abiadura-erreguladore batekin Orona ArcaIII 3G maniobra inplementatzea barne hartuko du. Horri esker, abiadura hobeto kontrolatu ahal izango da, eta geldialdi zehatza bermatuko da; horrela, erosotasun handiagoa eskainiko da desplazamendu bertikaletan.
  • Plaka elektroniko guztiak ordeztea: Eguneratze-prozesuan, igogailuaren plaka elektroniko guztiak ordezkatuko dira. Berritze horrek funtzionamendu fidagarriagoa bermatuko du, eta ustekabeko matxurak izateko aukera murriztuko du.
  • Matxura- eta erreskate-egoeretan igogailuaren erantzun-ahalmena ere hobetuko da. Horri esker, mantentze-taldeak azkarrago eta efizienteago jardungo du, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna uneoro bermatuz.

Igogailua martxan ez dagoen bitartean, herritarrek hurbileko bi aukera izango dituzte eskura. Errotaberriko igogailu berria eta Trenbide eta Azkue-San Roke kaleak lotzen dituen igogailua erabiltzeko moduan egongo dira. Aukera horiei esker, egoiliarrek eta bisitariek zerbitzu eta espazio publikoetan era irisgarrian mugitzen jarraitu ahal izango dute, eragozpen esanguratsurik gabe.

“Barkamena eskatzen dugu egoera horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta eskerrak eman ulermenagatik eta laguntzagatik. Ziur gaude hobekuntza horiek lagungarriak izango direla guztiontzako ingurune irisgarriagoa eta erosoagoa lortzeko” adierazi du Udalak.