Udala eta Aita Agirre kulturgunea morez argiztatuko dira bihar, irailak 21, Alzheimerraren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko

Elgoibarko Udalak bat egiten du Munduko Alzheimerraren Egunarekin eta Udala zein Aita Agirre kulturguneko estalpea morez argiztatuko dira, ostegun honetan, irailak 21. 

Osasunaren Mundu Erakundeak aldarrikatuta eta “Alzheimer ‘s Disease International” (ADI) erakundeak babestuta, 1994tik irailaren 21ean ospatzen da Munduko Egun hau.

Alzheimerra dementzia mota zehatz bat da, sintoma multzo baten bidez agertzen dena, hala nola oroimenaren galera, desorientazioa edo hizkuntzaren galera. Zahartzaroko dementzia ohikoena da, baina gazteen artean ere dementzia eragin dezake, erasandako pertsona guztien % 10era iristen baita.