Udako haurrentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik

  • Uztailaren 3tik 20ra, arratsaldez, 15:00etatik aurrera, izango dira saioak, astelehenetik ostegunera. 
  • Izen-ematea zabalik dago, Olaizaga Kiroldegian, olaizagaharrera@hotmail.es edo 943744415 telefonoan.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak uda honetan ere haurrentzako igeriketa ikastaroak eskainiko ditu Olaizaga Kiroldegian.

Uztailaren 3tik 20ra, arratsaldez, 15:00etatik aurrera, izango dira saioak, astelehenetik ostegunera, egunero, hau da, 12 saioko ikastaroak izango dira.

 

Prezioa: 

  • Bazkideak: 56,10 €
  • Ez bazkideak: 77,30 €

Izen-ematea zabalik dago, Olaizaga Kiroldegian, olaizagaharrera@hotmail.es edo 943744415 telefonoan.

Aldi berean, Udal Kirol Patronatuak gogorarazten du Udako Kirol Campusean izena emateko epea ostiral honetan, ekainaren 2an bukatzen dela. Dagoeneko 200 haurrek eman dute izena.