Treba Gurasoak ekimenaren azken saioa apirilaren 16an, osasun mentalari buruz

  • Ikasturte honetako zikloaren hurrengo eta azken hitzaldia, “Osasun Mentala eta Nerabeak”, apirilaren 16an izango da, 17:30ean, Elgoibarko Gaztelekuan.

Familiei gazteen hezkuntzan eta ongizate emozionalean laguntzeko konpromisoarekin, Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, apirilaren 16an ikasturte honetako “Treba Gurasoak” zikloko laugarren eta azken hitzaldia egingo du. Ekimen honen helburua da hazkuntzaren erronkei aurre egiteko eta gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio eraginkorra sustatzeko funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea.

Aurreko hitzaldietan funtsezko gaiak jorratu ziren, hala nola lagunen arteko harreman osasungarriak eta haur eta nerabeen emozioak. 

Ikasturte honetako zikloaren hurrengo eta azken hitzaldia, “Osasun Mentala eta Nerabeak”, apirilaren 16an izango da, 17:30ean, Elgoibarko Gaztelekuan. Estibaliz Ansotegi hizlariak nerabezaroan familia-inguruneak eskaini dezaken babes-faktorea aztertuko du, eta ondoez, antsietate eta jazarpen egoerak detektatzeko eta maneiatzeko baliabideak eta teknikak partekatuko ditu.

Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honen arakastan parte hartu duten pertsona guztiei, eta espero du herriko familientzako ezagutza- eta laguntza-iturri izana.