Toletxe kaleko asfaltatze-lanen hasierak trafikoan eragingo du bi egunez

  • Txarriduna biribilgunetik Meliton zubirainoko zirkulazioa apirilaren 17an eta 18an itxita egongo da.  Pintaketa lanak ostiralean, apirika 19, egitea aurreikusten da.
  • Bizilagunek Uparitzaga kaleko 8. zenbakitik Toletxe kaleko 25. zenbakiraino eskuinaldean aparkatuta dauden ibilgailuak kendu behako dituzte. 

Elgoibarko Udalak jakinarazi du datorren asteazkenean hasiko direla Toletxe kalearen zati bat asfaltatzeko lanak. Lanak Toletxe 25-27 eta Meliton zubi arteko zatia asfaltatzeko izango dira. Guztira 2024m2 hartuko ditu eta 38170,56 euroko (gehi BEZa) aurrekontua izango du.

Obrak hiru fasetan egingo dira. Lehenik eta behin, asteazkenean kalea fresatuko da, eta ostegunean asfaltatu egingo da. Azkenik, ostiralean pintaketa lanak egingo dira.

Garrantzitsua da azpimarratzea obra horiek eragina izango dutela trafikoan. Txarriduna biribilgunetik Meliton zubirainoko zirkulazioa bi egunez etengo da, asteazkenean (hilak 17) eta ostegunean (hilak 18). Gainera, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien eragitearren, Uparitzaga kaleko 8. zenbakitik Toletxe kaleko 25.zenbakiraino eskuinaldean aparkatuta dauden ibilgailuak kentzea eskatzen da, kalea noranzko bikoitzekoa bihurtuz aldi baterako.

Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen du eta barkamena eskatzen du obra hauek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta gidariei eta oinezkoei ibilbide alternatiboak planifikatzea gomendatzen diete, trafikoari eragiten dioten bitartean.