Taupada Elgoibarko Antzerki Taldearen ‘Bizitzaren Maskaradak’ antzezlana taularatuko du ostiralean, maiatzak 26, Herriko antzokian

  • Bertan pertsonaiek maitasun eta askatasun eza, gaizki ulertuak, bakardadea, maitasun debekatuak, maltzurkeria, bikoteen arteko arazoak eta ezkutuko desioa biziko dute. Sarreren salmenta: www.herrikoantzokia.eus webgunean, larunbatero 18:15etik 20:45era eta egunean bertan Herriko Antzokiko leihatilan.

 

Maiatzeko azken egunek ere kultura aukera zabala ekarriko dute. Gaztetxoenek izango dute hitzorduetan lehena, 23tik 27ra Udal Ludotekako Aste Nagusia ospatuko baitute. 

Ostegunean, hilak 25, Pintxoconcert, I. Bereziartua Musika Eskolak antolatuta. 19:30etik aurrera, Musika Eskolaren parean, Aita Agirre kulturgunearen parean, Lekueder parkean, Kalebarren plazan eta Kalegoen plazan.

Ostiralean, maiatzak 26, Taupada Elgoibarko Antzerki Taldearen ‘Bizitzaren Maskaradak’ antzezlana, 20:30ean, Herriko Antzokian. “Ikuskizun honetan 9 mikro antzerki batu ditugu. Bertan pertsonaiek maitasun eta askatasun eza, gaizki ulertuak, bakardadea, maitasun debekatuak, maltzurkeria, bikoteen arteko arazoak eta ezkutuko desioa biziko dute. Istorio guztiak kaleidoskopio eta irri batean bildu ditugu” nabarmendu dute. Sarreren salmenta: https://herrikoantzokia.eus webgunean, larunbatero 18:15etik 20:45era eta egunean bertan Herriko Antzokiko leihatilan. 

28an, igandea, ospatuko da hil bukaerako nekazaritza eta abeltzantza feria. 9:00etatik 14:00etara, baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, Elgoibarko Atabal danborrada elkarteak pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin. 12:00etatik 14:00etara, umeentzako tailerra Kalebarren plazan. Tailer hauen helburua da Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak, baserrietako kultura… ezagutzea. Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa, Kalebarren plazan. 

Astelehenean, maiatzak 29, zaintzako eta etxez etxeko lanei buruzko aholkularitza zerbitzua, Merlín Medinaren eskutik. 16:00etatik 19:00etara, Lilan. Bakarkako saioak. Doan. Beharrezkoa da aurretik hitzordua hartzea: 688 640 983 / elgoibarzaintza@gmail.com. 

Egun berean, hausnarketa taldea batuko da ‘Emakumeak eta psikofarmakoak’, Loredi Salegi. 18:00etan, Lilan. Ele bietan. Emakumeentzat, ez da izena eman behar. 

Maiatzak 30ean, asteartea Literatur Tailerra: ‘Las uvas de la ira, Steinbeck’ Consuelo Carrererekin. 18:00etan, Gotzon Garate Udal Liburutegian. 

Hila amaitzeko, maiatzaren 31n, Epeletan literatura tailerra: ‘Maus: bizirik irtendako baten kontakizuna, Spielgelman’ Maite Lopez las Herasekin. 19:00etan, Gotzon Garate Udal Liburutegian. 

 

Zinea

Los buenos modales: maiatzak 27, 28 eta 29. 

Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 €sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.

 

KZ Gunea DOAKO IKASTAROAK 

Maiatzaren 16tik 29ra 

OFIMATIKA TRESNAK. LIBRE OFFICE. 18:00etatik 20:00etara. 

Informazio gehiago aurrez aurre KZgunean (derrigorrezkoa 943023640 telefonoan hitzordua hartzea), 943023640 telefonoan edo webgunean (www.kzgunea.eus).