Bertan behera ostiral honetarako, apirilak 12, programatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna langileek deitutako greba medio

Kultura Sailak aditzera eman du Pirritxo, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, apirilaren 12an, ostirala, Herriko Antzokian eskaintzekoa zena, bertan behera gelditu dela Herriko Antzokiko langileek deitutako grebarengatik.

Bertan behera utzitako emanaldirako sarrerak erosi zituztenek bi aukera izango dituzte: alde batetik, sarrerak gorde ahal izango dituzte ikuskizuna eskainiko den egunerako, eta bestetik, dirua itzultzeko eskatu ahal izango dute. Sarreren dirua lan-gatazka konpondu ondoren itzuliko da, eta, horretarako, dirua atzera jaso nahi dutenak Herriko Antzokiko txarteldegira joan beharko dira, larunbatetan, 18:15etik 20:45era bitartean.

Barkatu sortutako eragozpenengatik. Ikuskizun hau eskaintzeko data berria aurrerago emango da aditzera.