Santa Klara kalea eta Kalegoen plaza lotzen dituen oinezko pasabidean aldizkako mozketak ostiral honetan, otsailak 23

Udaltzaingoak jakinarazi du, pelikula baten filmaketa dela eta, aldizka, moztu egingo dela Santa Klara kalea eta Kalegoen plaza lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea ostiral honetan, otsailak 23, 17:00etatik 22:00etara.

Aipatutako mozketak 3 minututik beherakoak izango dira. Aldi horietan, oinezkoentzako pasabiderako sarbidea mugatuta egongo da, eta aldi baterako eten egingo da grabazio-lanak egiteko.

Barkatu eragozpenak.