Santa Ageda eta Santa eskeak protagonista izango dira asteburuan Elgoibarren

  • Larunbatean Santa Eskea gauzatuko da herriko kale eta auzoetan, eta igandean, herrian zein baserriz-baserri. 

Asteburu honetan Santa Agedaren koplek alaituko dute Elgoibar, larunbatean zein igandean.

Larunbatean, otsailak 3, Santa Eskea gauzatuko da herriko kale eta auzoetan Etxegiña taldeak antolatuta. 9:00etan jarri dute hitzordua Bolatokiko parkean. 

Igandean, otsailak 4, Santa Ageda bezperan, ospakizuna herri osora zabalduko da. Santa Eskea egingo da kalez kale, auzoz-auzo eta baserriz-baserri. Helduen taldea 8:30ean abiatuko da Kalegoen Plazatik eta Atxutxiamaikaren taldea, berriz, 10:00etan Azkue auzoko ermitatik. Azken hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du. 

Elgoibarko Udalak herritarrak Santa Eskean parte hartzera gonbidatzen ditu.