Ostiraleko “Solo hasta mañana” ikuskizuna eta asteburuko zinema emanaldiak bertan behera, langileek deitutako greba medio

  • Langileen greba dela eta, asteburu honetarako programaturik zeuden zinema emanaldiak bertan behera geldituko dira. 
  • Data berriak ahal den azkarren iragarriko dira. Ordez dirua itzultzea nahi duen orok, Herri Antzokiko txarteldegira joan beharko du, larunbatetan, 18:15etatik 20:45era. 

Ostiral honetan, apirilak 19, Herri Antzokian programatuta zegoen “Solo hasta mañana” ikuskizuna bertan behera geldituko da, bertako langileak aurrera eramaten ari diren grebaren ondorioz. Ostiraleko ikuskizunaz gain, asteburuko zinema ere bertan behera geldituko da. 

Bertan behera utzitako ekitaldi eta emanaldietarako sarrerak erosi zituztenek bi aukera izango dituzte: alde batetik, sarrerak gorde ahal izango dituzte ikuskizuna birprogramatuko den egunerako, eta bestetik, dirua itzultzeko eskatu ahal izango dute. Sarreren dirua lan-gatazka konpondu ondoren itzuliko da, eta horretarako, dirua bueltan jaso nahi duen orok Herri Antzokiko txarteldegira joan beharko du, larunbatetan, 18:15etik 20:45era bitartean.

Asteazkenerako programatutako zinema emanaldia, Ongarri Zine Klubak antolatutakoa denez, aurrera eramango da.

Udalak barkamena eskatu nahi du sortutako eragozpenengatik. Ikuskizunak eskaintzeko data berriak aurrerago emango dira aditzera.