Ostiral honetako, otsailaren 16ko, ‘Almazenean’ antzezlanerako sarrerak agortu dira

  • Otsailaren 23an, Goazen ikuskizunak saio bikoitza izango du: 17:00etako saiorako sei sarrera geratzen  dira eta 19:00etarako  42.

Kultura Sailak jakinarazi duenez, ostiral honetan, hilak 16, izango den Almazenean antzezlanaren sarrerak agortu egin dira.

Otsailaren 23an, Goazen ikuskizunak saio bikoitza du, 17:00etako saiorako sei sarrera geratzen  dira eta 19:00etarako  42. Oraindik sarrerarik ez baduzu, aprobetxatu azken aukera hau!

Eta martxoaren 15ean, Yllana Herriko Antzokira itzuliko da “Passport” lanarekin, mugak gainditzen dituzten artisten bizitzari egindako omenaldiarekin, planeta osoan barreak partekatzeko asmoz.

Era berean, familiari zuzendutako Ipurbeltz emanaldirako sarrerak eskuragarri daude ere. 

Gainera, datorren martxoaren 2an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ez gara jaitsiko, eta Solo hasta mañana antzerki-ikuskizunetarako sarrerak jarriko dira jendearen eskura.

Emanaldi hauetarako sarrerak https://herrikoantzokia.eus-en eskura daitezke. Edo larunbatetan, leihatilan, 18:15etik 20:45era.