Osteguna, abenduaren 21a, Elgoibarko ‘Gabonetako Zuhaitz Solidarioak’ kanpainan jostailu bat dohaintzan emateko azken eguna

  • Bi ‘Gabonetako Zuhaitz Solidario’ instalatu dira: bata HAZ-SACen eta bestea Gotzon Garate Udal Liburutegian. 

Elgoibarko Udalak, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, ‘Gabonetako zuhaitz solidarioak’ kanpaina jarri du abian. Ekimen horren helburua da Gabonetarako jostailuak biltzea, herrian kalteberatasun-egoeran dauden 75 haur ingururi opari bat egiteko.

Parte hartzeko, bi ‘Gabonetako Zuhaitz Solidario’ jarri dira herriko gune estrategikoetan: bata HAZ-SACen eta bestea Gotzon Garate Udal Liburutegian. Zuhaitz horiek abenduaren 21era arte egongo dira jarrita, eta hori izango da, halaber, apaingarri solidarioak jasotzeko eta dagozkien opariak entregatzeko azken eguna. Opariak abenduaren 24rako banatuko dira.

Apaingarri solidarioek etxetxo txikien itxura hartzen dute, eta barruan jarraibide garrantzitsuak dituzte, baita opariaren onuradun den haur bakoitzaren gustuei eta ezaugarriei buruzko xehetasunak ere. Parte hartzeko urratsak errazak dira:

  1. Hurbildu ‘Gabonetako zuhaitz solidarioak’ dauden lekura eta aukeratu apaingarri bat.
  2. Erosi opari berri bat, sexistak edo belikoak direnak saihestuz, eta, ahal dela, aukeratu jolas sinbolikoa sustatzen duten jostailuak, apaindura-txartelean aurkituko dituzun jarraibideen arabera.
  3. Idatzi dagokion kodea oparian.
  4. ‘Gabonetako Zuhaitz Solidariora’ itzuli eta bertan jarri oparia. Apaingarria kanpaina solidario honetan parte hartzeko oparia da zuretzat.

Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak herritar guztiak animatu nahi dituzte ekimenarekin bat egin dezaten eta Eguberri hau bereziagoa izan dadin maitasun eta babes keinu solidarioa behar duten haurrentzat.