Lurraldebuseko autobus-linea ugari indartu dira Elgoibarko zerbitzua hobetzeko

  • Mugikortasuna hobetzeko eta Elgoibarko biztanleek garraio publikorako sarbidea bermatuta dutela segurtatzeko, errefortzuak ezarri dira B02 eta UK05 lineetan, eta linea gehigarriak indartzeko aukera ebaluatzen ari dira.

Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Garraio Agintaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia neurriak hartzen ari dira ordutegi jakin batzuetan Lurraldebuseko autobusen eskari handiari eta espazio faltari aurre egiteko herrian. Gai horri heltzeko, bilera bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Udalak gaur bertan, irailak 26.

Mugikortasuna hobetzeko eta Elgoibarko biztanleek garraio publikorako sarbidea bermatuta dutela segurtatzeko, errefortzuak ezarri dira B02 eta UK05 lineetan, honako ordutegi eta herri hauetan (irteera ordua):

  • Ermua: 6:30, 14:40 eta 15:10.
  • Zestoa: 7:10.
  • Donostia: 14:30.

Gainera, etengabeko ahaleginak egiten ari dira linea gehigarriak indartzeko, herrian gero eta handiagoa den garraio publikoaren eskaerari erantzuteko.

Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elgoibartarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko konpromisoa hartu dute. Elgoibarko biztanleek garraio publikorako sarbide eraginkorra dutela bermatzeko lan egiten da, horrela herrian eta Debabarrena eskualdean mugikortasun jasangarriak pausuak ematea lagunduz.