Lorategietako loreak banatuko ditu Udalak abenduaren 14an Maalan

  • Udako denboraldia behin amaituta, eta udazken eta neguko denboraldiko landaketa berria burututa,kendutako landareak interesdunei eskainiko zaizkie 09:00etan hasi eta loreak amaitu arte.

Datorren abenduaren 14an, osteguna, Elgoibarko Udalak lorategietatik denboraldi aldaketaren baitan kendutako loreen banaketa egingo du Maalan 09:00etan hasi eta loreak amaitu arte. 

Udako denboraldian lorategietan landatuta egon diren loreak doan banatuko dira honela. Orain, denboraldia behin amaituta, eta udazken eta neguko denboraldiko landaketa berria burututa, kendutako landareak interesdunei eskainiko zaizkie.

Guztira, 300 landare inguru ematea aurreikusten du udalak, eta elgoibartarrek horiek landatu ahal izango dituzte beren leiho eta balkoietan.