Lila emakumeen etxeko ikastaroak izen-emateak ireki ditu udazkeneko programaziorako 

Lilak, Elgoibarko Emakumeen Etxeak, 2026/2027 ikasturteari ekin dio ekitaldiz beteriko  programazioarekin. Elgoibarko herritarrek urte amaiera bitartean hitzaldiak, hausnarketa  taldeak, zinema-forumak, ikastaroak, tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran.  Gainera, aholkularitza zerbitzuak eskeiniko dira eta sexualitateaz hitz egiteko bi tailer  eskeiniko dira, bat gurasoei zuzendua, eta bestea, jubilazio garaian dauden  herritarrentzat.  

Antolatutako ikastaroetan plaza kopurua mugatua izango da. Eskaintza gaindituz gero,  zozketa egingo da, eta Elgoibarren bizi diren emakumeek lehentasuna izango dute.  Ikastaroetako izen-ematea web orriaren bidez egin daiteke edota ondorengo estekaren  bidez: https://labur.eus/LILA2026 

Pasa den astean Lila Emakumeen etxeko 5. urteurrena ospatu zen. Urteurren festa  Loredi Salegiren lana goraipatzeko ere, erabili zen V. Lila Saria eman zitzaion eta. Lila  Sariak 5 urteko zikloa egin du eta balorazioa oso positiboa da, geroz eta herritar gehiagok  parte hartzen dute Lila Sariaren aukeraketan eta prozesua bera ere Lila Etxea hobeto  ezagutzeko aukera bat bihurtzen ari da.

Udazkeneko programazioa (pdf)