Eguneko arreta zerbitzua da, autonomia pertsonalaren arloan zailtasunak dituzten pertsonak artatzen dituena. Zerbitzu honen helburua da familia-gunea osorik mantentzea. Horretarako, prebentziorako, laguntzarako edota errehabilitaziorako banakako programak eskaintzen ditu.

Arreta motak

Astegunetako eta asteburuetako arreta, edo arreta iraunkorra. Horretaz gain, asteburu jakin batzuetan arreta puntuala eskaintzen da, familiak atseden har dezan.

Zerbitzu orokorrak

  • Elikadura. Bazkaria eta merienda emango dira. Elikagaien kalitatea eta barietatea erabiltzaileen beharrizan zehatzei egokituko zaie, eta dieta bereziak eskaintzeko aukera ere izango da.
  • Garbiketa pertsonala. Erabiltzaile guztiek astean behin goitik behera garbitzeko eskubidea izango dute. Horretaz gain, behar duten guztietan, arropa aldatuko zaie.
  • Eskulan-terapia. Pertsona bakoitzak dituen gaitasunen arabera, jarduera desberdinak egingo dira.
  • Buruko ariketak egiteko jarduerak.
  • Funtzioak mantentzeko jarduera fisikoa. Sendagileak aurkakorik esaten ez duen bitartean, funtzioak berreskuratzeko jarduerak egingo dira.
  • Atsedena. Erabiltzaile guztiek besaulki etzangarriak edukiko dituzte, egunero, siesta egin ahal izateko.
  • Garraioa. Pertsona bakoitzak egokitutako garraioan eramango dute zentrora, eta eguneko egonaldia bukatu ostean, era berean itzuliko da etxera.

Nork erabil dezake zerbitzua?

a) 60 urtetik gorako pertsonek, baldin eta senideekin bizi izanik, arrazoi fisikoak edo psikikoak tartako, eguneroko bizitzako zereginak egiteko zailtasun ertaina edo zailtasun handia badute.
b) 60 urtetik gorako pertsonek, baldin eta bakarrik edo senideekin bizi izanik, eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak edo jarduera instrumentalak egiteko zailtasun arina izanik, hainbat arrazoiren ondorioz (adinean aurrera joatea, gizarte-babesgabetasuna edo gaixotasuna) aurreikusi daitekeen narriadura arriskuan badaude.

Eskaera egin ahal izateko, aldez aurretik, mendekotasunaren balorazioa egin beharko da (BVD eta RAI).

Baliabide hau tramitatzeko behar den dokumentazioa

  • Zerbitzuan sartzeko aukera ematen duten mendekotasun balorazioak.
  • Bankuko saldoei buruzko ziurtagiri eguneratua
  • Pentsioei buruzko ziurtagiria
  • Errenta Aitorpenaren fotokopia edo aitorpena egiteko salbuespenari buruzko ziurtagiria.