Igandean, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarko haurrekin egongo dira goizean

  • Maalatik abiatuko dira kalejiran, 11:00etan.

Igande honetan, abenduak 24, iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarra. Maalatik abiatuko dira kalejiran, 11:00etan.

Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria San Lazaro egoitza aurrean egingo zaie. Ondoren, kalejiran joango dira Maalatik hasi, San Frantzisko kalean gora eta Errosario kaletik Kalegoen plazara iritsi arte. Haurrek bertan Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dute.

Ondoren, Kalegoen Plazan tonbola eta taloen postua egongo dira

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Atxutxiamaikak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.