Hirigune Historikoa itxiko da ibilgailu motordunentzat martxoaren 7an, 8an eta 9an, STOCK KALEKO AZOKA dela eta

  • San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxiko dira.
  • STOCK KALEKO AZOKAN saltokiek beren produktuak beren establezimenduaren aurrean saltzen dituzte.

Txankakua Merkatarien Elkarteak antolatutako STOCK KALEKO AZOKA dela eta, Udalak martxoaren 7an, 8an eta 9 an itxiko ditu alde zaharreko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) ibilgailu motordunen joan-etorriari.

Ontziratu gabeko produktu galkorren hornidura hartuko da kontuan, salbuespen modura, bai eta banku, farmazia eta bitxi-dendetako hornitzaileak ere.

STOCK KALEKO AZOKAN saltokiek beren produktuak beren establezimenduaren aurretik ateratzen dituzte salgai, eta bide publikoan gorriz margotutako eremua okupatzen dute.
Ekintza hori bat dator Udalak tokiko ekonomia biziberritzeko abian duen txoke-planarekin: erosketak erraztuko dituen eta udalerriaren erdiguneko kaleak dinamizatuko dituen ekimen bat, merkataritza-ordutegian espazio erakargarriagoa eta atseginagoa lortuz.

Jarduera horiek arrakastatsuak eta parte hartzen duten alderdi guztientzat onuragarriak izan daitezen, Udalak parte hartzera gonbidatzen ditu kale horietan dauden gainerako negozioak, denda kalera ateraz.