Go!azen-en kontzertuak Elgoibar dantzan jarriko du ostiralean 

Otsailaren 23tik 28ra bitartean Elgoibarren antolatutako ekitaldietan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Kontzertuak, nekazaritza-esperientziak, literatura-ekitaldiakAste honetan agendak askotariko jarduerak eskaintzen ditu gustu guztietarako. 

Otsailak 23 – Go!azen kontzertua 

Go!azen taldeak etxeko gaztetxoentzako musika eta dantzaz beteko du Herriko Antzokia. Kontzertuak bi saio izango ditu, bata 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak salgai daude https://herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan. 

Otsailak 24 – Hil bukaerako feria 

Ekitaldia egun osoan zehar izango da, goizeko 09:00etan hasita baserriko eta Artalde Artisau Taldearen produktuen salmentarekin Kalebarren plazan. Jardunaldian Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak ere salduko dira 11:00etatik aurrera, eta haurrentzako tailerra antolatuko da 12:00etatik 14:00etara. Eguerditik aurrera ganadu erakusketa batekin amaituko da eguna. 

Otsailak 24 eta 25 – III. Nazioarteko Hamaikasax Lehiaketa saxofoi jole gazteentzat 

Inazio Bereziartua Musika Eskolak hirugarren Hamaikasax Nazioarteko Lehiaketa antolatu du bere instalazioetan. 

Otsailak 25 – Dultzaineroen diana 

Goizeko 10:00etatik aurrera Dultzaineroak Elgoibarko kaleetan zehar ibiliko dira. Otsailak 25 – Kontzertua: Elgoibarko Udal Musika Banda 

Udal Bandaren kontzertua eguerdiko 12:30etan izango da Herriko Antzokian. Otsailak 26 – Hausnarketa Taldea: Maitasuna, herriaren opioa? 

Loredi Salegik zuzendutako hitzaldia, emakumeentzat antolatua, 18:00etan izango da, ele bitan. Otsailak 26 – Orri markagailuen lehiaketaren sari banaketa 

Arratsaldeko 19:30etan liburutegian burutuko da orri markagailuen lehiaketaren sari banaketa.

Otsailak 27 – Literatura Tailerra: “Historia de la vida del Buscón”, Quevedo 

Consuelo Carrerek literatura tailerra aurkeztuko du Gotzon Garate Udal Liburutegian 18:00etatik 20:00etara. 

Otsailak 28 – Treba Gurasoak: hitzaldia; “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun; nola zaindu seme-alaben emozioak”. 

Gurasoei zuzendutako hitzaldia 19:00tan izango da Gotzon Garate Udal Liburutegian, arratsaldeko 19:00tan, eta gaztetxoen emozioak zaintzeaz arituko da, umeengandik nerabeengana. 

Otsailak 28 – Hitzaldia: “Euskararen egoera gaur, ikerketa demolinguistikoen argitan” Iñaki Iurrebasok 18:30etan Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian eskainiko duen hitzaldia. Otsailak 28 – Epeletan literatur tailerra: “Arrakasta”, Jasone Osoro 

Maite Lopez Las Herasek bideratuko du arratsaldeko 19:00etan “Arrakasta” liburuari buruzko litaratur tailerra Gotzon Garate Udal Liburutegian.