- Omenaldia 11: 00etan hasiko da San Migeleko frontoian. Udalak ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Igande honetan, irailaren 18a, Elgoibarko Udalak Gerra Zibilean Zirardamendi frontean hildako soldaduak gogoratuko ditu. Omenaldia 11:00etan hasiko da San Migeleko frontoian.
Horrela, Udalak, omenaldi honekin, 2013tik egiten duen bezala, euskal soldadu gazte haien sakrifizioa gogorarazi nahi du eta memoria historikoa bizikidetzarako eta adiskidetzerako bide gisa defendatzeko beharra azpimarratu.
Gertakaria Zirardamendi-Aiastiako (San Migel) fronte elgoibartarrean gertatu zen bataila gerra-gertaera bat izan zen, non euskal gazteek -gerra-armekin zuten harremana soldadutzara mugatzen zen gehienetan, bete izan balute ere- matxinatuen aurrerapena geldiaraztea lortu zuten, atsedenik gabe aurrera baitzihoazen eta aurkitzen zuten guztia suntsituko zutela mehatxatzen baitzuten.
Gazte haiek jarri zuten erresistentziak tropa faxisten erasoaldia geldiarazteko, frontearen lerroa egonkortzeko eta denbora irabazteko balio izan zuen, egun batzuk geroago, 1936ko urriaren 7an, Jose Antonio Agirrek Gernikan karguaren zina egin eta lehen Eusko Jaurlaritza osatu ahal izateko.
Udalak ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.