“Gehiegi maitatzen duten emakumeak” ikastaroa LILA gunean, maiatzaren 2tik 30era

  • Maiatzaren 2an, osteguna, LILA gunean, “Gehiegi maitatzen duten emakumeak” ikastaroa hasiko da, maiatzaren 30era arte. 
  • Emakumeei zuzendutako ikastaroa da, harreman disfuntzionalak ekiditeko eta harreman osasungarriagoak sustatzeko baliabideak eskaintzen dituena.

Maiatzaren 2an, osteguna, “Gehiegi maitatzen duten emakumeak” ikastaroa hasiko da, Eider Perez psikologo eta coach-ak emana LILA gunean. Izen bereko liburuan oinarritutako ikastaroa da, eta emakume batzuk beren bikotekideak era obsesiboan maitatzera iristen diren harreman disfuntzionalen gaia jorratuko du.

Maiatzaren 30era arte, ostegunero, 18:00etatik 20:00etara, saioak egingo dira egoera horren hainbat kasu, kausa eta ondorio aztertzeko. Gainera, harreman osasungarriak sustatzeko jarraibideak emango dira.

Emakumeei zuzendutako ikastaro hau guztiz doakoa izango da eta euskaraz emango da. Izena emateko epea ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da. Interesatuak online erregistra daitezke https://labur.eus/lila2024 web gunean.

Haurrak zaintzeko zerbitzu bat eskainiko da ikastaroko saioetan zehar bertaratzen direnen parte-hartzea errazteko.