Gaztelekuko eta ludotekako jarduera berezien agenda oporraldian

  • Programazioa normaltasunera itzuliko da oporraldiaren amaieran.
  • %30eko deskontua eskaintzen zaie familia ugariei eta guraso bakarreko familiei, %30ekoa bigarren seme-alaba inskribatzean, eta %70ekoa DSBE edo GLL jasotzen dutenei.

Elgoibarko Udalak martxoaren 23tik apirilaren 7ra bitartean Gaztelekurako eta Ludotekarako antolatutako jarduera berezien agenda iragarri du.

Gaztelekua

Gaztelekuko lokala martxoaren 23, 24 eta 26an eta apirilaren 2 eta 7an egongo da zabalik. Martxoaren 24, 25 eta 27an eta apirilaren 2, 4, 5 eta 7an ekintza bereziak antolatu dira.

  • Martxoak 23: Gaztelekua zabalik 17:00etatik 21:00etara
  • Martxoak 24: Sukalde lehiaketa lokalean.
  • Martxoak 25: Escape room Bilbon.
  • Martxoak 26: Gaztelekua zabalik 17:00etatik 20:00etara
  • Martxoak 27: Sexu hezkuntzari buruzko tailerra 2011. urtean jaiotakoentzat.
  • Apirilak 2: Gaztelekua zabalik 17:00etatik 20:00etara
  • Apirilak 3 eta 4: Pizza lehiaketa eta gaua Gaztelekuan 2011n jaiotakoentzat.
  • Apirilak 5: Txuri Urdin izotz gaineko patinaje pistara txangoa Donostiara.
  • Apirilak 6: Paintball Zornotzan.
  • Apirilaren 7an: Gaztelekua zabalik 17:00etatik 20:00etara

Ludoteka

Haurrentzako ludoteka martxoaren 25, 26, 27 eta apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean egongo da zabalik.

  • Martxoak 25: Jump Yardera irteera 9:30etatik 16:00etara Lehen Hezkuntzako 6. mailakoentzat, 15 euroko kostua izango du.
  • Martxoak 26: Laser parkera irteera 9:30etatik 16:00etara LH5eko haurrentzat, 15 euroko kostuarekin.
  • Martxoak 27: Sukaldaritza tailerra 10:00etatik 12:00etara HH5 eta LH1 bitarteko haurrentzat eta 16:00etatik 18:00etara LH2ko eta LH3ko umeentzat, 3 euroko kostuarekin.
  • Apirilaren 2an: LH2ko eta LH3ko haurrak Aquariumera irtengo dira 10:00etatik 17:00etara. Txangoak 15 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 3: Irteera Kutxa Espazio eta Planetariumera LH4ko umeentzat 10:00etatik 17:00etara, 15 euroko kostuarekin.
  • Apirilaren 4an: HH4tik LH1era doazen haurrak San Pedro mendira irtengo dira 11:00etatik 16:00etara. Txangoak 7 euroko kostua izango du.
  • Apirilaren 5ean: LH4, 5 eta 6ko haurrentzako Ludo Gaua, 18:00etatik 22:00etara, 3 euroko kostuarekin.

Apirilaren 6tik aurrera, jarduera normalari ekingo zaio Ludotekan. Ludotekaren jardueretan izena emateko azken eguna martxoaren 9a da. Gainera, %30eko deskontua eskaintzen zaie familia ugariei eta guraso bakarreko familiei, %30ekoa bigarren seme-alaba inskribatzean, eta %70ekoa DSBE edo GLL jasotzen dutenei.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943748883 zenbakira edo bidali WhatsApp bat 656748793 zenbakira.