Gaur ireki da udako oporraldiko aisialdi eskaintzan izena emateko epea

  • Udako aisialdi eskaintzan izena emateko epea apirilaren 28an amaituko da. Zerbitzua ekainaren 24tik uztailaren 21era eskainiko da, HH2-LH6 bitarteko haurrentzat.
  • Udalaren dirulaguntzak eskatzeko epea apirilaren 15etik apirilaren 30era izango da.

Urtero legez, Elgoibarrek herriko haurrei zuzenduriko aisialdi eskaintza zabala prestatu du, oporraldian ere aukera eta ekintza dibertigarri ugari izan ditzaten.

Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak haurrekin elkarlanean HH2tik hasita LH6ra (5-12 urte) bitarteko haurrei zuzenduriko programa landu dute, ekainaren 24tik uztailaren 21era eskainiko dena. HH2-HH5ekoen eskaintza Atxutxiamaikak antolatzen du Udalarekin lankidetzan eta Lehen Hezkuntzako eskaintza Udal Ludoteka eta Atxutxiamaiaren artean. Bi txanda daude aukeran edota txanda biak bere osotasunean. 

Izen ematea zabalik da jada, eta apirilaren 28ra arte interesdunek www.elgoibarkoizarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edota Ludotekan bertan apuntatu ahal izango dute. Plaza mugatuak dira. 

Ondorengoa da egitaraua adinaren arabera sailkatuta: 

APAPA – HH2

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 09:30-10:00 – 12:30-13:00

Txandak eta kuotak

  1. txanda: ekainak 24 – uztailak 5. Kuota: 70€, bazkideek 63€.
  2. txanda: uztailak 8 – uztailak 19.  Kuota: 70€, bazkideek 63€.

Bi txandak: ekainak 24 – uztailak 19. Kuota: 126€, bazkideek 113€.

 

APARIKETAN – HH3

Astelehenetik – ostiralera

Ordutegia: 09:30-10:00 – 12:30-13:00

Txandak eta kuotak

  1. txanda: ekainak 24 – uztailak 5. Kuota: 70€, bazkideek 63€.
  2. txanda: uztailak 8 – uztailak 19.  Kuota: 70€, bazkideek 63€.

Bi txandak: ekainak 24 – uztailak 19. Kuota: 126€, bazkideek 113€.

 

FIRIN FARAN – HH4-HH5

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 09:30-13:00

Txandak eta kuotak

  1. txanda: ekainak 24 – uztailak 5. Kuota: 70€, bazkideek 63€.
  2. txanda: uztailak 8 – uztailak 19.  Kuota: 70€, bazkideek 63€.

Bi txandak: ekainak 24 – uztailak 19. Kuota: 126€, bazkideek 113€.

 

ANTXITXIKA –  LH1-LH2

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 09:30-13:00 (astean behin egunpasa, 16:30ak arte)

Txandak eta kuotak

  1. txanda: ekainak 24 – uztailak 5. Kuota: 84€, bazkideek 76€.
  2. txanda: uztailak 8 – uztailak 19.  Kuota: 84€, bazkideek 76€.

Bi txandak: ekainak 24 – uztailak 19. Kuota: 151€, bazkideek 136€.

 

ABIXADAN – LH3-LH4

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 09:30-13:00 (astean behin egunpasa, 16:30ak arte)

Txandak eta kuotak

  1. txanda: ekainak 24 – uztailak 5. Kuota: 84€, bazkideek 76€.
  2. txanda: uztailak 8 – uztailak 19.  Kuota: 84€, bazkideek 76€.

Bi txandak: ekainak 24 – uztailak 19. Kuota: 151€, bazkideek 136€.

Egonaldia

Haurrek GaraiON Sorgingunean igaroko dute uztailaren 8tik 14ra arteko astea. Adin honetan berdinkideekin elkarbizitzan jardutea bizi beharreko esperientzia da, beraz, ekintza bereziz betetako programaketa prestatu da. Kuota 168€, bazkideek 151€.

Eskaintza osoaren kuota: 302€, bazkideek 272€

 

ALDENIK ALDEN – LH5-LH6

Ostegun eta ostiralak, ekainak 27-28, uztailak 4-5 eta uztailak 18-19. 

Ordutegia:

Ostegunak: 16:00-20:00.

Ostiralak: Ekainak 28 eta uztailak 19, 19:00-22:00. Uztailak 5 egun pasa 12:00etatik 17:00etara. 

Kuota: 50€, bazkideek 45€.

Egonaldia

Udaldiko hirugarren astean, uztailaren 8tik 14ra, astebeteko egonaldia egingo da GaraiON Sorgingunean. Kuota: 168€, bazkideek 151€.

Eskaintza osoaren kuota: 196€, bazkideek 177€

Informazio gehiago Elgoibarko Izarran, 943741626 telefonoan edota atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita. 

 

Udal diru-laguntzak

Era berean, Udalak udako oporraldiko parte-hartzea bermatzeko eskainiko dituen diru-laguntzak apirilaren 15etik 30era bitartean eskatu ahal izango dira www.elgoibar.eus -en edo H.A.Z.en (Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan). Honakoak dira laguntzak: 

  • DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso dezakete.
  • Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
  • Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.

Informazio gehiago udaletxean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.