Gaur goizean aurkeztu dira, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, martxorako antolatu diren ekitaldien kartela eta programa osoa.
Askotariko programazio honekin, Udalak topaketa, ikasketa eta eztabaidarako guneak eskaintzeaz gain, oinarrizko eskubideak lortzea ahalbidetu duten lana eta borroka historikoak aitortu nahi ditu. Era berean, herritar guztiak — helduak, gazteak, erakundeak, kolektiboak zein norbanakoak — gizarte berdinzaleago baten eraikuntzan inplikatzearen garrantzia azpimarratu nahi du.
Beraz, behin kartela eta egitaraua aurkeztuta, hasiera emango zaio hausnarketa, elkarrizketa eta herritarren parte-hartzea sustatzeko diseinatutako proposamenez betetako agendari.
Hilabete osoan zehar egingo diren askotariko jarduerak antolatu dira:
Hitzaldia: zainketako langileen eskubide eta betebeharrak.
Antzerkia: Katana (Ana Goitia), martxoaren 15an, igandea, 12:30ean, Aita Agirre kulturgunean. Euskaraz.
Tailerrak: Emakumeak eta Artea, Txapa tailerra, autodefentsa, adimen artifizialaren bidez irudi feministak sortzea.
Jone, Batzuetan (euskaraz) eta Llámame Sinsorga filmak, Ongarri zine klubarekin elkarlanean.
Martxoaren 5ean, osteguna, 19:00etan Herriko Antzokian indarkeria bikarioaren inguruko dokumentala, “No estás loca”, eta ondoren, Maria Bestar zuzendariarekin solasaldia.
Kirol ekitaldiak: Emakumeen II. Mendi Martxa, Emakume Master Cup pilota txapelketa.
Hausnarketa saioa: gure eskubideak ez dira ospatzen, gauzatu egiten dira.
Bertso-saio literarioa: Esne Berriketan.
Udaleko Berdintasun Sailak herritarrak animatu nahi ditu ekitaldi hauetan parte hartzera, guztion artean berdintasunezko gizartea eraikitzeko helburuarekin. Kartela eta egitarau osoa udalaren webgunean eta sare sozialetan kontsulta daitezke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaleko Berdintasun Sailarekin berdintasuna@elgoibar.eus helbide elektronikoaren bidez edo 688698143 telefonoaren bidez, zalantzak argitzeko, izena emateko eta Emakumearen Hilabeteko ekitaldiei buruzko informazio zehatza emateko.