Ezpata-Dantza Errosarioko Ama Birjinari larunbat honetan, urriak 7

  • Urriaren 5etik 8ra Sanlobeer Garagardo Azoka ospatuko da Maalako parkean eta aste osoan Dislexiaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak izango dira.

Elgoibarrek kultur eta gizarte jarduerez betetako astea du aurretik. Hemen duzu aste honetako kultur ekitaldiei buruzko informazio guztia:

Asteazkena, urriak 4

80 urtetik gorako bazkideei eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten bikoteei omenaldia. 14:00etan, Jubilatuen Biltokian. Antolatzailea: Jubilatuen Biltokia eta Gizarte Zerbitzuen Saila.

Udal Gaztelekuko Ate Irekien Jardunaldia. 19:00etan, Gaztelekuan.

Osteguna, urriak 5

Alba Barbé, Laia Pibernat eta Judit Piellaren “La Bici de Lola” liburuaren aurkezpena. 18:00etatik 20:00etara, Lilan. Gaztelaniaz. Denei irekia.

Urriak 5, ostirala eta 6, larunbata

Kaleko Azoka Stock Feria. Denden ordutegia, denda bakoitzaren aurreko salmenta. Antolatzailea: Txankakua Merkatarien Elkartea.

Urriaren 5etik 8ra

Sanlobeer Garagardo Azoka Maalako parkean. Antolatzailea: Sanlo Eskubaloi Taldea.

Argazki Erakusketa: Hiriko Tribuak, Miguel Trillo. Egilea inaugurazioan egongo da. 18:30etik 12:30era, astelehenetik larunbatera, igande eta jaiegunetan itxita. Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Antolatzailea: Ongarri Argazki Taldea.

Larunbata, urriak 7

Elgoibarko “Artalde” Kolektiboaren Artisautza Azoka 10:00etatik aurrera, Kalebarren plazan.

Ezpata-Dantza Arrosarioko Ama Birjinari, meza nagusiaren ondoren, Kalegoen plazan. Antolatzailea: Haritz Euskal Dantzari Taldea eta Udal Txistulari Banda.

“Euskara ala Ezkara Literaturan?” jardunaldia 09:30etatik 14:30etara Elgoibarko IMHn. Izen ematea: Elgoibarko Izarra (Aita Agirre Kultur Etxea, 3. ezk.), 943741626, elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus. Izena emateko azken eguna: urriaren 5a. Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala. Laguntzaileak: IMH Campus eta DanobatGroup.

Igandea, urriak 8

Dislexiaren Nazioarteko Eguna. 

Zinea

  • Urriaren 6, 7, 8 eta 9an: “Barbie”
  • Urriak 8: ‘Rally road racers’

KZ guneko doako ikastaroak

  • Urriaren 4an eta 5ean KZ guneak doako Whatsapp ikastaroa eskainiko du. 09:00etatik 11:00etara.

Udalak ekintza hauetan parte hartzera eta aste honetan Elgoibarrek eskaintzen duen guztiaz gozatzera animatzen ditu herritarrak. Informazio guztia elgoibartarren eskura dago www.elgoibar.eus udal webguneko agendaren atalean.