ETSren kontzertua larunbat honetan: Errosario  kalea 22:00etan itxiko da plazara sartzeko,  segurtasun arrazoiengatik 

  • Espero den jendetza handiaren aurrean, Kalegoen plazarako sarbidea mugatuko da; kalea  irekita egongo da plazatik irteteko 

Larunbat honetan, abuztuaren 29an, ETSren kontzertua izango da Elgoibarren, San  Bartolome jaietako azken gau handia. Jende asko espero denez, eta herritarren segurtasuna  bermatzeko asmoz, Udalak Errosario kalea ixtea erabaki du 22:00ak aldera, Kalegoen plazara  sartzeko. 

Itxiera horrek esan nahi du ordu horretatik aurrera ezin izango dela Errosario kaletik  Kalegoen plazara sartu. Hala ere, kalea irekita egongo da plazatik irteteko eta, beraz, ez da  inolako arazorik egongo kontzertuaren ondoren plaza uzteko. Kalegoen plazara iristeko  sarbide alternatiboak erabiltzea gomendatzen da. 

Udalak aldez aurretik joateko gomendatu die herritarrei, eta bertan lanean egongo diren  pertsonen jarraibideak uneoro betetzeko eskatu du