Elgoibarrek Igeriketaren Eguna eta fibrosi kistikoaren aurkako borrokaren aldeko zozketa solidarioa ospatuko ditu larunbat honetan, apirilak 20, Olaizaga Kiroldegian

  • Elgoibarko eta Mendaroko haurrek parte hartuko dute ekitaldian.
  • Bertaratzen direnen artean otar baten zozketa egingo da, eta bildutako dirua “Bixi”, Seber Uribe igeriketa taldeko entrenatzailea eta kiroldegiko monitorea buru duen proiektua laguntzeko erabiliko da.

Larunbat honetan, Olaizaga kiroldegia Igeriketaren Egunaren eszenatokia izango da. Elgoibarko eta Mendaroko haurrek parte hartuko dute Elgoibarko Igeriketa Klubak antolatutako ekitaldi honetan.

Elkartasun keinu batean, “Bixi” proiektua bultzatzeko ere balioko du ekitaldiak, Seber Uribe igeriketa taldeko entrenatzaile eta kiroldegiko monitoreak gidatutako ekimena, fibrosi kistikoaren aurkako borrokan itxaropen berriak eskaini nahi dituena.

Baterako ahalegin horren barruan, otar baten ongintzazko zozketa egingo da bertaratutakoen artean, eta bildutako dirua proiektuari laguntzeko erabiliko da. Zozketa ekitaldiaren goizean egingo da, eta igerilekura bertaratu direnen artean saldutako errifen bitartez jasotsako funtsak Seberri emango dizkiote eguerdian.

Proiektuari buruz informazio gehiago nahi baduzu, bixitatu https://www.bixi.eus/ webgunea.