Elgoibarrek aisialdirako gune berria izango du Iñiguez de Karkizanon

  • Guneak haurrentzako jolasak, kalistenia parke bat, urmael bat eta elgoibartarrek erabili ahal izango dituzten 30 baratze hartuko ditu.
  • Lurzatiak 15.000 m2-ko azalera du gutxi gorabehera, eta erdia egokituko da, eta gainerakoa baso moduan geratuko da.
  • Aurreikuspenen arabera, urtarrilaren amaieran hasiko dira obrak, eta 4 hilabete inguru iraungo dute.
  • Proiektoaren planoa (PDF)

Datozen hilabeteetan 4B-URRUZUNO eremuan aisialdirako gune berri bat sortzeko obrak egingo dira, Iñiguez Karkizanon eraikitzen ari diren etxebizitza berriekin batera. Parke berrirako sarbidea Albitzuriko industrialdera igotzeko bihurgunean dagoen Andonenea etxearen ondoan egingo da. Aurreikuspenen arabera, obrak urtarrilaren amaieran hasiko dira, eta 4 hilabete inguruko iraupena izango dute.

Proiektua Urruzunoko bizitegi-area berriaren barruan garatuko da; Grupo Eibar S.L. enpresa da sustatzailea. Eremuak babes ofizialeko 70 etxebizitza hartu zituen eta orain, 124 etxebizitza gehiago izango ditu. Bizilagun asko joan dira eta joango dira inguru horretara bizitzera. Etxebizitza-kopuru hori guztia aisialdirako gune egoki berri batez hornitzeko, sustatzaileak ingurua urbanizatuko du, udalak ondoren haur-jolasak edo kalistenia-parke berri bat instalatu ahal izan dezan.

Lurzatiak 15.000m2 inguru ditu, baina egokituko den espazioaren erdia izango da. Gune horrek haurrentzako jolas gune bat, kalistenia parke bat, urmael bat eta 30 baratze izango ditu. Elementu horiek guztiak berdegunez inguratutako pasealeku berri batek lotuko ditu, eremuaren gainazalean baso bat egongo baita.

Urmaela eta baratzeak izango dira gune honetan eskainiko diren berezitasunak, eta azken hauek, erabili nahi dituzten bizilagunei emango zaizkie.

Horrela, Udalak herritarrentzako gune berriak sortzen jarraitzen du, haurrentzako eta aisialdirako parkeen sarea zabaltzea eta ingurune naturalak berreskuratzea uztartuz.