Elgoibarko Udalbatzak King Kong zubiaren obren bigarren faseko lizitazio prozesua martxan jarri du

  • Proiektuaren bigarren fasea, Urazandi auzoaren eta San Frantzisko kalearen arteko irisgarritasun eta konexio beharrei erantzutera bideratuta dago.
  • Proposamenak aurkezteko epea datorren martxoaren 27an amaituko da.

Elgoibarko Udala “King Kong”-en irisgarritasuna hobetzeko lanekin aurrera doa. Obrak hainbat fasetan banatu dira, inplementazioan kudeaketa eta eraginkortasuna areagotzeko. Lehen fasea ekainean amaitzea aurreikusten denez, bigarren fasean lanean ari  da Udala.

Martxoaren 1ean ireki zen proiektuaren bigarren fasearen lizitazio epea, Urazandi auzoaren eta San Frantzisko kalearen arteko irisgarritasun eta konexio beharrei erantzuteko helburua duena.

Bigarren fase honek barne hartzen ditu, Deba ibaiaren gaineko egungo pasabidearen birgaitzea, eta Urazandi auzora sartzeko lehen igogailuraino iritsiko den konexio-pasabide berria. Gainera, N-634 errepidea zeharkatzen  duen pasabide zaharra eta horri lotutako ibaiaren ezkerraldean dagoen arrapala eraitsiko dira.

Obren Lehen Fasea

Proiektu honen lehen fasea jada martxan da. Hasierako etapa honetan, N-634 errepidearen gainean pasabide berri bat eraiki da, igogailu bat eta sartzeko eskailerak barne. Helburu nagusia eremu horretako mugikortasuna eta irisgarritasuna erraztea izan da, errepidearen bi aldeen arteko lotura hobetuz.

Esleipen-prozedurari buruzko informazio guztia, baita lizitazio-prozesuari buruzko xehetasun osagarriak ere, Elgoibarko Udaleko kontratatzailearen profilean kontsulta daitezke. Proposamenak aurkezteko epea datorren martxoaren 27an amaituko da.